Hego Koreako ordezkaritza baten bisita jaso dugu

Joan den ostegunean, hilak 22, Hego Koreako sei kidez osatutako talde bat izan genuen bisitan Ikastolan. Hezkuntza-proiektu ezberdinetako ordezkariak ziren, eta helburu argi batekin etorri ziren gurera: Ikastolaren izaera kooperatiboa eta Arizmendi ikastolako hezkuntza-proiektuak herriarekin zein bailararekin duen konpromisoa bertatik bertara ezagutzea.

Bisita honen atzean Hego Koreak bizi duen arazo sozial larri bati erantzuna bilatzea dago. Biztanleriaren zati handiena Seulen eta hiri nagusietan pilatzen ari da, eta, ondorioz, gainerako guneak eta landa-eremuak husten ari dira. Eskola hauek beraien esparruetan ekintzailetza bultzatu nahian dabiltza, irteten diren ikasleak territoriora errotuta jarrai dezaten.