“Fagor Herrigintza” programaren 60.000 euroko dirulaguntza jaso du Lanbide Heziketakoen “Mugarik Gabeko Ikasgelak” proiektuak
Mikroinformatika Heziketa Zikloko ikasleekin lantzen dugun ordenagailuen birziklapenerako egitasmoarekin, Fagor Herrigintza programaren baitan abiatu den lehiaketan parte hartu dugu hirugarren urtez, Arizari Hezkuntza Elkartearen izenean, eta aurten bai, 60.000 eurotako dirulaguntza eskuratu dugu! Diru hau Afrikako eskoletara bideratzen jarraituko ditugun proiektuetarako izango da.
Sarituak izan diren beste proiektuak honakoak izan dira: Haize Berri Aniztasun Funtzionalaren Aisialdi Elkartea (40.000 euro) eta Shifa Elkartea (20.000 euro). Zorionak!
Fagor.eus web gunean argaitaratu berri den albistea, hemen.
Eskerrak bihotzez, gure proiektua babestu duzuen Fagorreko bazkide guztioi!