Elikagai Bankuaren ikastetxeetako bilketa parte hartuko dugu Arizmendin
Elikagai Bankukoek aurten elikagai bilketa ikastetxeetan ere egitea pentsatu dute, eta Arizmendi Ikastolan ere parte hartzea erabaki dugu. Horregatik, abenduak 8tik 12ra zuen guneetan kaxak jarriko ditugu bertan elikagaiak jasotzeko. Honako produktuak jasotzea da helburua: lekalea, arroza, pasta, toamtea arraina kontserban eta haurrentzako pardelak eta potetxoak. EZ dira jaso nahi gozokiak, esnea eta kakako-hautsa bezalako produktuak. Ikastolako kideek animatzen zaituztegu kanpaina honetan parte hartzera, gure inguruko herrietan behar gehien dutenei zer jan bermatzea oso inportantea dela uste dugulako.