Eskerrik beroenak gure komunitateari, Gabon Kanpainan erakutsi dugun elkartasun eta konpromisoagatik
Ikastola eta Kooperatiba garen heinean, elkartasuna da gure zutabe nagusia, eta beste behin isladatu da hau Gabon Kanpainarekin. Bihotzez eskertu nahi dugu kanpainan parte hartu eta ahalegina egin duzuen guztioi. Denon ekarpenari esker, lortu dugu aurreikusitako helburuak betetzea. Egin ditugun eskaerekin (Xiberuko Eperrako zaporeak, Arberoako sortak, Errigora saskiak, egutegiak, Kaskarotenea garagardoa eta Euskaraz Bizi Nahi Dut produktuak) bultzada bizigarria emango diegu Iparraldeko gure Ikastolei (Seaska eta Hendaiako Ikastola) eta Nafarroako Hegoaldeko Euskalgintzari (Errigora kanpainaren bidez).
Eskerrik asko, benetan, gure balio kooperatiboak bizirik mantentzeagatik!