Materialen eta jostailuen haritik tiraka Magala espazioko abenduko saioan

Joan zen astean aurreratu genizuen bezala, materialen eta jostailuen ingurukoa izango da Uribarri guneko Magala espazioko hurrengo saioa. Hemen xehetasunak:

Gaia: Zer behar du haurrak jolasteko? Materialen eta jostailuen haritik tiraka

Hizlaria: Itsaso Pagoaga

Eguna: Abenduak 4, osteguna

Ordua: 17:30ean

Saioa euskaraz izango da eta bertan parte hartzeko, ahal izan ezkero, hurrengo estekan izena ematea eskatzen da: https://labur.eus/uf7m8gvj

Gogoratu, Magala familientzako espazio pedagogiko bat dela, estalia eta 0-2 adin tarterako egokiak diren material eta baliabideez hornitutakoa. Arizmendiko familientzat, zein Leintz Bailarako herritarrentzat hitzaldiak, formazioak, tailerrak, akonpainamendua eta aholkularitza ematen dira bertan. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 16:30era bitartean eskaintzen den doako zerbitzua da.

Zatoz Magalara!