Orokorra
29. Jardunaldi Pedagogikoak egingo dira Ikastolako komunitate osoarentzat, Donostiako Kursaal-en
Ikastolen Elkarteak antolatuta 29. Jardunaldi Pedagogikoak egingo dira “Inklusioa ekitatera: etorkizuna programatzen” lelopean, azaroaren 26an. Gizartearen aniztasunari erantzuteko zein kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzeko gakoak partekatuko dira saioan, eta gaiarekiko interesa duen Ikastolako komunitateko edonor dago deituta bertara. Jardunaldietan nazioarte mailako adituak egongo dira, hala nola, Serge Ebersold eta Mel Ainscow, eta baita tokikoak ere, besteak…
Read MoreMondragon Foroaren XII. edizioa
Pasa den ostiralean egin zen MONDRAGON Foroaren XIII. edizioan kooperatibetako errektore-kontseiluetako eta zuzendaritza-taldeetako 400 ordezkari baino gehiago bildu ziren. Arizmendi Ikastolako ordezkaritza ere izan zen bertan. Bilboko Euskalduna Jauregian, Korporazioaren hurrengo laurtekorako ibilbide-orriaren ardatz estrategikoei buruz hausnartzeko parada izan zuten. TU Lankiden argitaratutako albistea, hemen.
Read More2526 Almeneko oiloak konfinatuta
Pasa den ostegunean agintarien partetik hegaztiak konfinatzeko agindua jaso eta gero, asteburua aprobetxatu dugu oiloak txabola barruan itxita uzteko. Bertan egongo dira egun batzutan. Hori bai, lasai, jana eta ura ez zaie faltako eta. Babestuta eta zainduta izango ditugu. Ea laister gauden gure oiloak kanpoan ikusteko moduan: zizareak arakatzen, hara eta hona, arrautzak leku sekrretutan…
Read MoreLanbide Heziketakoen “Mugarik Gabeko Ikasgelak” proiektua bultzatu, Fagor -eko bazkide bazara!
Mikroinformatika Heziketa Zikloko ikasleekin lantzen dugun ordenagailuen birziklapenerako egitasmoarekin, Fagor Herrigintza programaren baitan abiatu den lehiaketan parte hartu dugu hirugarren urtez, Arizari Hezkuntza Elkartearen izenean. Afrikako eskoletara bideratzen jarraituko ditugun ekimenetarako dirua eskuratzeko, 60.000 €-tako dirulaguntza jasotzeko 3 proiektu sailkatuen artean gaude. Hiru kategoria daude Fagor Herrigintza programan, eta hauek izan gara klasifikatuak: 20.000 €:…
Read MoreUribarriko Magala espazioaren azken berriak
Larunbatean, azaroaren 8an, egin zen “Aitatasuna, nola bizi dugu?” prozesuaren bigarren saioa Magala espazioan. Oraingoan, lehengo saiora joan ziren aitekin lotura duten amak izan ziren galdera horren bueltan aritu zirenak. Eta azaroaren 22an egingo den saio elkartuan, aurreko bi saioetan atera ziren ideiak bateratuko dituzte parte hartzaileek. Bestalde, jakin abenduko saioaren izen ematea ireki dugula.…
Read MoreArizmendi Kirol Elkartearen Gabonetako loteria salgai
Aurten ere Arizmendi Kirol Elkartearen Gabonetako loteria salgai egongo da gure Ikastolan. Loteria zenbakia 59.961 da eta partizipazioak 3€tan salduko dira; horietatik 2,40€ jokatzen dira eta gainerako 0,60€ak Kirol Elkartea laguntzeko izango dira. Ikastolako gune guztietan izango dituzue eskuragai. Animatu eta babestu Arizmendi Kirol Elkartea!
Read MoreElikagai bankuaren bilketan parte hartu dugu ikastolako komunitateko kideek
Urtean bi bilketa haundi egiten dituzte. Bata azaroan eta bestea maiatzean. Ikastolako kideak beti egoten gara prest bertan parte hartzeko. Ikastolako komunitateko profesional, irakasle eta ikastolako lagunez gain, ikasleek ere parte hartzea bilatzen dugu. Aurten ere hala izan da, eta denon artean 24 elikagai kutxa bildu ahal izan ditugu.
Read MoreFamilientzako bilera pedagogikoak egin ditugu
Azken asteotan bilera pedagogikoak egin ditugu gure Ikastolako GURA eta BATU egistasmoetan, eta aste honetan ERDU egistamoaren txanda izango da. Bilera hauen helburua familiek gure jardunaren egunerokotasuna hobeto ulertzea da, beraien semea-alaben ikasketa prozesuan nola lagundu hobeto ulertzeko. Saio hauetan, Arizmendiko Hezkuntza eredua ezagutu edo birgogoratzeaz gain, ikasleekin aurrera eramaten ditugun metodologiak ezagutzeko aukera izan…
Read More[TU Lankide] Ikasturte hasiera: norabide gaurkotuak, betiko konpromiso sendoak
Illart Azkarate, Arizmendi Ikastolako zuzendaria Ikasturte hasiera beti da aukera berriro hasteko; ikasle, irakasle eta familia guztien aurrean ateak irekitzeak ilusioa eta erronka berriak dakartza. Gure ikuspegitik, ordea, ez da soilik egutegi baten abiapuntua: ikastolaren norabidea gaurkotzeko unea da. Irakurri iritzi osoa, hemen.
Read MoreGaba baltza ospatu dugu Ikastolan!
“Beltza da gaua, denok kandelak piztu, gaztainak erre ta kalabazak hustu, izarak jantzi, mamu zaharrak berpiztu!” Urriaren 31an Gaba Baltza edo Arimen gaua ospatu genuen gure Ikastolako gune ezberdinetan. Gaba Baltzak hildako senide eta lagunen memoriak duen garrantzia, familiaren eta komunitatearen kohesioa eta gizakiak naturarekin duen lotura erakusten digu. Horrez gain, neguko ziklo berriari ongietorria…
Read More