Lanbide Heziketakoen “Mugarik Gabeko Ikasgelak” proiektua bultzatu, Fagor -eko bazkide bazara!

Mikroinformatika Heziketa Zikloko ikasleekin lantzen dugun ordenagailuen birziklapenerako egitasmoarekin, Fagor Herrigintza programaren baitan abiatu den lehiaketan parte hartu dugu hirugarren urtez, Arizari Hezkuntza Elkartearen izenean. Afrikako eskoletara bideratzen jarraituko ditugun ekimenetarako dirua eskuratzeko, 60.000 €-tako dirulaguntza jasotzeko 3 proiektu sailkatuen artean gaude.

Hiru kategoria daude Fagor Herrigintza programan, eta hauek izan gara klasifikatuak:

20.000 €:

  • Shifa Elkartea. Tindoufeko Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan mediku arreta.
  • Tolosaldeako Ahots Gazteen Elkartea. Naturaren Doinuak: autismoa duten haur eta gaztexoekin obra artistiko kolektiboa.
  • Ipartel. Telefono operadore euskalduna Ipar Euskal Herrian.

40.000 €:

  • Gero Axular kultur taldea. Kolektibo minorizatuak ikusarazteko Agotetarrak ikuskizuna eta jantziak.
  • Arrasate Rugby Elkartea. Adimen desgaitasuna duten pazienteekin errugbi programa.
  • Haize Berri Aniztasun Funtzionalaren Aisialdi Elkartea. Aniztasun funtzionala duten gazteekin aisialdi ekintzak.

60.000 €:

  • Arizari Hezkuntza Elkartea. Mugarik Gabeko Ikasgelak: ikastetxeetan baja emandako ekipo informatikoak Maroko, Sahara eta Senegalgo eskoletara.
  • Gizartearen Moneta Elkarte Soziala. Hego Euskal Herrian tokiko moneta sortzea, Ipar Euskal Herriko Euskoa oinarri hartuta.
  • EuskarAbentura Elkartea. EuskarAbentura espedizioa, euskal geografia, kultura eta historia lantzeko Euskal Herriko eta diasporako gazteekin.

Hemen lehiaketan bozka lortzeko aurkeztu dugun bideoa:

Gure ekimenaren berri izan nahi baduzu, jarraitu @birziklanet sare sozialetan!

Bide batez ere, gure Ikastolako komunitatearekin lotura duten eta 40.000€-tako kategorian dauden “Arrasate Rugby elkartea” eta “Haize Berri Aniztasun Funtzionalaren Aisialdi Elkartea” proiektuak bultzatzera animatzen zaituztegu.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!