Orokorra
Konfekoop-en kooperatiben inguruko bideoan gure ikasleak protagonista
“Enpresa kooperatiboak: zuk uste baino gertuago”, Konfekooop-ek argitaratu berri duen bideoan gure ikastolako hainbat ikaslek parte hartu dute. Eskerrak eman nahi dizkiegu neska-mutikoei, azaldutako prestutasunagatik eta egindako lan bikainagatik! Maia Zaitegi, Jon Elduaien, Nora Arabiourrutia Carabias, Amets Arnaiz Mendizabal, Xuban Marcaida Echevarria, Hegoi Galdos Martín, Aiur Odriozola Urzain, Goiatz Fernández Bellido eta Naira Escobar Zivojevic,…
Read MoreJendetsua Magala espazioan egin genuen ikasturteko lehenengo saioa
Pasa den ostegunean egin genuen Uribarri guneko Magala espazioan ikasturte honetako lehenengo saioa. Psikomotrizitatea hizpide izan genuen jardunaldi honetara berrogei bat heldu eta dozena bat haur bertaratu ziren, eta familiek adierazi dutenez, oso gustura entzun zituzten azaldutakoak. Eskerrik asko saiora gerturatu zinetenoi! Egon adi, laster izango duzue hurrengoaren berri eta! Gogoratu ikasturte honetan, familiek hala…
Read MoreBasabeazpiren 20. urteurrena ospatu dugu Aretxabaletan
Basabeazpi guneak 20 urte bete zituen pasaden ikasturtean eta hori ospatzeko jaialdi jendetsua egin genuen Urriaren 24an Aretxabaletan. Ekintzaz betetako egitaraua antolatu genuen bertako profesional, familia eta haurren laguntzari esker. Ekitaldi txiki batekin eman genion hasiera jaiari eta bertan gonbidatu desberdinek hartu zuten hitza: Txaro Iraeta zuzendari ohiak, gaur egungo zuzendaria den Illart Azkaratek, Gari…
Read MoreGabon kanpaina abian da!
Urtero legez, aurten ere abiatu dugu Gabon Kanpaina. Ikastola eta kooperatiba garelako, elkartasuna gure baliabide garrantzitsuenetakoa da. Ikastolak, eta Arizmendi Ikastola bera era, ez litzateke posible izango elkartasunik gabe. Produktu hauek erosiz, opari ederrak lortzeaz gain, bultzada bizigarria emango diezu Iparraldeko gure ikastolei eta Nafarroako Hegoaldeko euskalgintzari! Hauek dira eskuratu ditzakezun produktuak: Xiberoko Eperra ikastolako…
Read MoreHizkuntza gutxituen programaren baitan, Garabidekoak Olarten eta Ferixalekuan
Hizkuntzak biziberritzeko programaren baitan, duela gutxi Almen bisitatu zuten Garabidekoek, eta oraingoan Olarten eta Ferixalekuan izan dira. Urriaren 20an, “hizkuntza gutxituak ikastolan eta munduan” izeneko mahai ingurua izan genuen Olarten familia, lankide eta Garabide elkartetik etorritako lagunekin batera. Euskara eta hezkuntza zein momentutan dagoen ikusteko aukera izan genuen munduko beste hizkuntza komunitateen errealitatea ezagutuz. Hitzaldian…
Read MoreGaztainerre eguna ospatu dugu Santa Teresan eta Uribarrin
Aurten ere gaztain erre eguna ospatu dugu Santa Teresan eta Uribarrin. Santa Teresan laguna dugun Joxe Juan joan zen urtero bezala gaztainak danbolinean erretzera 2, 3 eta 4 urteko haurrekin batera. Uribarrin, berriz, aiton amonekin kukurutxoak prestatu, gaztainak erre eta ondoren haurrek prestatutako kanta eta dantzak ikusi eta gero, elkarrekin, gaztaina erreak dastatzeko aukera izan…
Read MoreNaturan Hezten saioa Santa Teresan
Aste honetan Santa Teresako lehenengo eta bigarren mailako ikasleok Antoñara joan gara Naturan Hezten saioei hasiera emateko. Naturgunera heltzeko bidea ezagutzeaz gain, astez aste gidari izango ditugun geldiuneak identifikatu ditugu. Horrez gain, Antoñako eremuan jolas askeaz gozatzeko aukera ere izan dugu. Prest gaude naturak eskaintzen digunarekin esperimentatzeko, jolasteko, ikasteko eta disfrutatzeko!
Read MoreLH5eko ikasleok auzolana egin dugu “ Auzotik Munduari” PROI-aren baitan
5.mailako ikasleok “Auzutik Munduari” PROI-a landu dugu. Proiektu honetan “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari eragindako kaltea auzolanean?” galdera gidaria erantzuten ahalengindu gara. Hori horrela izanik, kutsadura mota ezberdinak landu ditugu. Horrekin batera, gure herriko egoera zein den aztertu dugu. Inguruneari eragindako kalteak hobetzeko asmotan auzolana antolatu dugu Arimazubiko ikasleok herriko gune ezberdinetan zaborra jasotzeko.…
Read MoreAbidan dira Ikastolak antolatutako mintzapraktika saioak etxean euskaraz aritzeko aukerarik ez duten ikasleentzat
AEDtik jasotako gonbidapena aintzat hartuta, eta herri mailan martxan jarri den ekimenarekin bat eginez, ikastolak bere ikasleentzat euskaraz komunikatzeko zailtasun handiak dituztenentzat mintzapraktika saioak jarri ditu martxan.Ekimen honen helburua da egunerokotasunean euskaraz aritzeko aukerarik ez duten ikasleei euskaraz entzuteko eta hitz egiteko aukera eskaintzea, hizkuntza erabileraren ohitura eta konfiantza sendotzeko.Mintzapraktika saioak astean behin egiten dira,…
Read MoreX. Mundukide Lasterketa Solidarioan parte hartu dugu
Urriaren 19an, igandea, Mundukide Fundazioaren aldeko lasterketa ospatu zen Urkulun, Kooperatiben arteko hamargarren lasterketa. Aurtengo edizioa Ikerlan, Atlhon eta Ulma kooperatiben laguntzarekin antolatu du Mundukidek. Lasterketan Kooperatiba ezberdinetako kideak izan ziren, hiru modalitate ezberdinetan; nordic walking, oinez edo korrika. Gure Ikastolako hainbat kidek ere parte hartu genuen ekimen solidario honetan. Primerako goiza pasatu genuen!
Read More