Gaztainerre eguna ospatu dugu Santa Teresan eta Uribarrin

Aurten ere gaztain erre eguna ospatu dugu Santa Teresan eta Uribarrin. Santa Teresan laguna dugun Joxe Juan joan zen urtero bezala gaztainak danbolinean erretzera 2, 3 eta 4 urteko haurrekin batera. Uribarrin, berriz, aiton amonekin kukurutxoak prestatu, gaztainak erre eta ondoren haurrek prestatutako kanta eta dantzak ikusi eta gero, elkarrekin, gaztaina erreak dastatzeko aukera izan genuen.

Eskerrik asko Joxe Juani eta aitona amona guztiei, elkarrekin une ederra pasatzeko aukera emateagatik eta gaztainak prestatzen laguntzeagatik!

Uribarriko irudiak:

Gaztainerre eguna Uribarrin 2025

Santa Teresako irudiak:

Gaztainerre eguna Santa Teresan 2025