Jendetsua Magala espazioan egin genuen ikasturteko lehenengo saioa
Pasa den ostegunean egin genuen Uribarri guneko Magala espazioan ikasturte honetako lehenengo saioa. Psikomotrizitatea hizpide izan genuen jardunaldi honetara berrogei bat heldu eta dozena bat haur bertaratu ziren, eta familiek adierazi dutenez, oso gustura entzun zituzten azaldutakoak.
Eskerrik asko saiora gerturatu zinetenoi! Egon adi, laster izango duzue hurrengoaren berri eta!
Gogoratu ikasturte honetan, familiek hala eskatuta, Magalako ordutegia luzatu dela, eta astelehenetik ostiralera 9:00etatik 16:30etara bitartean eskainiko dela zerbitzua, Arizmendiko komunitateko kideei zein Leintz Bailarako herritarrei.