Orokorra
Nafarroa Oinezen egon gara Ikastolakoak
Ohitura den bezala, aurten ere joan gara Arizmendi Ikastolatik talde bat osatu, eta Atarrabian egin duten Nafarroako Ikastolen festara lanera. Aurten, gainera, talde anitza eratu dugu; egon gara ikastolako profesionalak, baina baita gurasoak, ikasle-ohiak eta ikastolako beste lagun batzuk ere. Egun paregabea pasatu genuen. Nafarroa Oinez lana egiteko aukera bada, baina jendea ezagutzeko ere leku…
Read MoreArizmendi Ikastolako langileok bat egin dugu urriaren 15eko greba deialdiarekin
Arizmendi Ikastolako langileok urriaren 15erako deitutako lanuztearekin bat egin dugu. Langileok hartutako erabaki honen ondorioz, egun horretan ez da ohiko eskola saiorik egongo. Ikastolak zerbitzu minimoak bermatuko ditu soilik, legeak ezarritakoaren arabera.
Read MoreZapatuan, urriaren 18an, Ezkurtxo Eguna ospatuko dugu Apotzagan
Udazkenari ongietorria egiteko, Ezkurtxo eguna ospatuko dugu zapatuan, urriaren 18an, beti moduan, urriko hirugarren aste-bukaeran. Eskoriatzako Akeitako geltokian elkartuko gara goizeko 9:30ean autobusez Apotzagara joateko. Egun berezi hau euskara eta irakurzaletasuna sustatzeko, familia eta lagun artean egun ona pasatzeko eta antzinako jolasak ezagutzeko helburuarekin antolatu da. Aurtengoa XXV. edizioa izango da, eta Apotzagako elizaren inguruan…
Read MoreMONDRAGON Mexico Unibertsitatea bisitatu dugu
Mireia Muruamendiaraz Arizmendi Ikastolako zuzendaria Mexikon izan da MONDRAGON Mexiko Unibertsitatea bisitatzen, bertako errealitatea ezagutu eta elkarlanerako aukerak aztertzeko. Mexikarrak gurean hainbatetan izan dira Arizmendi Ikastolako hezkuntza proiektua ezagutzen, eta oraingoan gure ordezkaritza joan da bertara. Bidaia aberatsa izan da, elkar ezagutu eta elkarlanerako bideak irekitzen dizkiguna. TU lankiden argitaratutako albistea, hemen.
Read MoreFamiliei zuzendutako Closnet aplikazioaren inguruko bi saio egin ditugu
Joan den astean familiei zuzendutako Closnet aplikazioaren inguruko bi saio eskaini genituen BATU egitasmoan. Closnet ikastetxeetan, irakasleek eta familiek ikasleen gailu digitalen Interneteko nabigazioa gainbegiratzeko eta kontrolatzeko sortutako software-tresna bat izanik, plataforma familien eskura jartzeko arrazoiak, Ikastolan gailu digitalen erabilera nola ikusten dugun eta Closenet aplikazioa nola aktibatu eta erabili azaldu ziren bi saioetan. Bukaeran,…
Read MorePsikomotrizitatearen inguruko saioarekin eta ordutegi berriarekin ekingo dio Magala espazioak ikasturte berriari
Urriaren 30ean, osteguna, egingo da ikasturteko lehenengo saioa Uribarri gunean kokatuta dagoen Magala espazio pedagogikoan. Familien eskaerari erantzunez, Psikomotrizitatea izango da jorratuko den gaia. Zer da psikomotrizitatea? Zergatik da garrantzitsua? Nola lantzen da? Zein da helduaren rola? Zein onura ditu? Gaia: Psikomotrizitatea Eguna: Urriak 30, osteguna Ordua: 17:30ean Hizlariak: Ane Otxandiano eta Agurtzane Mujika (psikomotrizistak)…
Read More“Ikastolen lagunak”elkarteko kideak Almenen
Pasa den astean egon ziren Almenen bisitan Ikastolen Lagunak elkarteko kideak. Talde hau Euskal Herri mailan egituratzen hasia da; ikasle-ohi, guraso-ohi eta lankide-ohiek osatzen dute. Beraien helburu nagusia da ikastolen mugimenduarentzako zailak izaten ari diren garaietan, babes olatu bat sustatzen hastea eta, horrekin, ikastolei ekarpena egiten jarraitzea. Almenera etorri ziren beraien proiektuaren berri ematera eta…
Read MorePalestinako genozidioaren aurrean Arizmendi Ikastolak “GURE HAURRAK ERE BADIRA” ekimenarekin bat egiten du
Israel Palestinan burutzen ari den genozidioaren aurrean, eraildako 20.000tik gorako haurren memorian, Arizmendi Ikastolak “GURE HAURRAK ERE BADIRA“ ekimenarekin bat egin du. “GURE HAURRAK ERE BADIRA” ren ondorengo proposamenak gure egin eta bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diogu gure komunitateari: Bukatzeko “ GURE HAURRAK ERE BADIRA “ k urriaren 25ean, Bilbon egun osoan zehar…
Read MoreGaztelupeko DBH4.mailakoak Elgoibarreko kilometrotako erronkan ederto ibili dira
Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasle-talde bat Elgoibarko Kilometroetan izan da igande honetan. Beste 23 Ikastolekin batera erronkan parte hartu dute, eta proba ezberdinetan lehiatu dira. Ez zuten saririk lortu, baina bizitako esperientziarekin gelditu dira, ederki ibili baitziren. Bertan proba ugari izan zituzten: bertsolaritza, kultura, sukaldaritza, orienting-a, soka-saltoa, eskalada, nahaste-borraste (zaku-lasterketa, bizikleta…). Gainera, aurkezpenean egindako dantza…
Read MoreKilometroak 2025: Elgoibar Ikastolaren eskertza gutuna laguntzaileoi
Igandean, urriaren 5ean, izango da Kilometroak 2025 festa handia Elgoibarren. Aurten Elgoibarko Ikastolak antolatu du jaia eta hau aurrera eramateko behar ziren 1100 laguntzaileak lortu direla adierazi dute. Gure Ikastolatik 20 pertsonako taldea joango da bertara laguntzera, eta parte-hartzea eskertzeko hurrengo gutuna jaso dugu: Beste behin erakutsi dugu Ikastolon nortasunaren parte den izaera solidarioa. Elkarlanean…
Read More