Gaztelupeko DBH4.mailakoak Elgoibarreko kilometrotako erronkan ederto ibili dira

Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasle-talde bat Elgoibarko Kilometroetan izan da igande honetan. Beste 23 Ikastolekin batera erronkan parte hartu dute, eta proba ezberdinetan lehiatu dira. Ez zuten saririk lortu, baina bizitako esperientziarekin gelditu dira, ederki ibili baitziren. Bertan proba ugari izan zituzten: bertsolaritza, kultura, sukaldaritza, orienting-a, soka-saltoa, eskalada, nahaste-borraste (zaku-lasterketa, bizikleta…). Gainera, aurkezpenean egindako dantza proba, dantza onena bezala izendatuak izan ziren, puntu maximoaz.
Erronka hau nerabeek jaiak beste era batera bizi ditzaten, Kilometroen baitan 14-16 urteko gazteentzat urtero antolatzen den txapelketa da. Talde parte-hartzaileek mota askotako probak gainditu behar izan zituzten: pasta sukaldatzea, saskibaloi egokitua, koreografiak dantzatzea, bizikletaren muntaia… Gainera, erronka bukatu ondoren Kilometroen jaian murgiltzeko aukera ere izan zuten.
Zorionak parte-hartzaile guztiei, eta bereziki gure ikasleei erakutsi zuten jarreragatik!

Gaztelupeko DBH4.mailakoak Elgoibarreko kilometrotako erronkan