Orokorra
EHIk marka berria aurkeztu du Ikasturte Hasiera Ekitaldian
Ikastolak indar berriz gatoz, betiko balioekin eta proiektu berriekin, eta aldi berri baterako irudi berri batekin. IKASTOLAK izango da Ikastolen mugimendua izendatzeko erabiliko dugun hitza, “Bagatoz, indar berriz” leloarekin batera. Halaxe azaldu zen, pasa den ostegunean, Bergaran, Ikastolen Ikasturte Hasiera Ekitaldian. Gure Ikastolatik Zuzendaritza zein Kontseilu Errektoreko ordezkaritza izan zen bertan, zortzi kide guztira. Bergarako…
Read MoreOraindik plaza libreak ditugu Lanbide Heziketan
Ferixalekuko Lanbide Heziketako zikloetan plaza batzuk geratzen dira oraindik: Erdi Mailako mikroinformatikan eta Goi Mailako GIKAI (Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza) kiroletakoan. Ikasleek ezohiko matrikulazio-aldian izena emateko aukera dute, urriaren 17a arte. Bi zikloetan ikasketa praktikoak dira eskaintzen ditugunak. Esaterako, Mikroinformatika zikloan Birziklanet proiektuan parte hartzeko aukera izango dute ikasleek, ikasgelan ikasitakoa praktikan jarriz,…
Read MoreLH 3eta 4koak Bizipoza Elkarteko Zapotxin pailazoaren ikuskizunean
Bizipoza Elkartea Euskal Herri mailako elkarte handi bat da, izaera bereziko gaiak lantzen dituzten eragile anitzek osatua. Besteak beste, aniztasun funtzionala, boluntariotza, familia aniztasuna eta sexu orientazioa, gaixotasunak, heriotza, identitatea, genero rolak eta kulturaniztasuna bezalako gaiak jorratzen dituzte. Bizipozako taldeek, askotarikoak izan arren, helburu bera dute: bakoitzak bere errealitatetik bizi dituen gaiak erdigunean jarri eta…
Read MoreKMK 05: Hogei urte Arizmendin Kilometroak antolatu genituenetik
Urriaren 2an izan zen egun haundia. Arizmendi Ikastola sortu berri zegoenean, Kilometroen festa antolatzeko konpromezua hartu genuen, eta bai ilusioz eta indarrez bete ere.Urte osoko ikuspegiarekin hartu genuen proiektua; urtean zehar hamaika ekitaldi antolatu genituen: antzezlanak, nazioarteko futbol topaketak, kontzertuak, Dragoien Orroa liburuaren publikazioa, erropa salmentak eta moda desfilea, kantuaren sorkuntza eta entseguak, ibillbidearen diesinua…
Read MoreGarabidekoak Almenen
Aurten ere etorri dira gurera mundu guztiko hizkuntza gutxituetako komunitateetako kideak. Aurten bereziki somatu dugu hezkuntzarekin lotutako jendea etorri dela. Gunean izan ditugu bisitan, Mireia Muruamendiarazen azalpenekin gure ikastola ezagutzen eta DBh2ko ikasleekin hartuemanean. Elkarrizketa interesgarri eta aberasgarriak izan omen dituzte. Ze gustura hartzen ditugun Garabidekoak gurean! Etorri hurrengoan ere!
Read MoreKONFEKOOPen Kooperatiben inguruko spotean parte hartu dugu
Irailak 15etik EiTBn ikusi dezakegun “Enpresa kooperatiboak: zuk uste baino gertuago” spotean parte hartu dugu. Arimazubi guneko ikaslea den Maia Zaitegi aktorea da bertako protagonista. Zure gustukoa delakoan, esteka honetan duzu ikusgai.
Read MoreKilometroak eta Nafarroa Oinezen laguntzera joateko deialdia
Aurtengo Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaiak aurrera eramateko gure laguntza ezinbestekoa izango zaie eta taldetxoak osatu eta bertara joateko deia egitera gatoz. Horregatik, aurreko urteetan bezala, Arizmendi Ikastolako familia ete lankide guztiak gonbidatzen zaituztegu galdetegia hau bete eta ekimenen batean izena ematera. Izena emateko azken eguna irailaran 26a, ostirala izango da. Kilometroen festa urriaren 5ean…
Read MoreMagala ere martxan!
Ikasturte berriarekin hasi da Magala martxan eta joan den ikasturtean hasitako lanketei jarraipena emateaz gain, berrikuntzekin dator aurten. Ordutegi berria, aditu berriak, saio eta tailer berriak… Elikadura, haur masajea, aitatasuna, esfinterren kontrola, erritmo biologikoak, psikomotrizitatea eta beste hainbat gai izango ditugu hizpide aurtengo ikasturtean. Honez gain, Arrasateko Bibliotekarekin elkarlanean jarraituko dugu ikasturte honetan eta Magalan…
Read MoreOndo pasau jaixetan! Irailera arte!
Ikasturtearen amaierara iritsi garen honetan, azken Ikastolako Bizitza duzu honakoa. Irailean helduko diogu berriz ere gure Ikastolako egunerokotasuna kontatzen duen astekari honi. Jakin, egutegi eskolarreko ikasturtea amaitutzat eman dugun arren, Ikastola zabalik egongo dela uztailaren 30a arte. Bestalde, ERDU eta GURA egitasmoetan (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza) egutegi laboralak eta zaintza zerbitzuak martxan jarraituko dute,…
Read MoreIkastolako jaia ospatu genuen Arrasaten!
Ikastolako jaia ospatu genuen pasa den ostiralean Arrasaten. Goizean goiz, Lehen Hezkuntzako 4.mailako haurrek ginkana bat egin zuten eta ondoren, Olarte gunekoek danborrada Herriko Plazan. Arratsaldearen hasieran Arimazubi eta Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako ikasleek jolasak egin zituzten eta ondoren, Olarte, Umezaintza eta Uribarriko guneetako familia, ikasle eta irakasleek Biteri Plazaraino egin zuten kalejira. Arratsaldeko festaren irekiera…
Read More