Ondo pasau jaixetan! Irailera arte!

Ikasturtearen amaierara iritsi garen honetan, azken Ikastolako Bizitza duzu honakoa. Irailean helduko diogu berriz ere gure Ikastolako egunerokotasuna kontatzen duen astekari honi.

Jakin, egutegi eskolarreko ikasturtea amaitutzat eman dugun arren, Ikastola zabalik egongo dela uztailaren 30a arte. 

Bestalde, ERDU eta GURA egitasmoetan (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza) egutegi laboralak eta zaintza zerbitzuak martxan jarraituko dute, eta udalekuak ere izango ditugu, ekintza eta sorpresaz beteta!

Ondo pasau jaixetan! 

Uda ederra pasa dezazuela! Irailera arte!