LH 3eta 4koak Bizipoza Elkarteko Zapotxin pailazoaren ikuskizunean
Bizipoza Elkartea Euskal Herri mailako elkarte handi bat da, izaera bereziko gaiak lantzen dituzten eragile anitzek osatua. Besteak beste, aniztasun funtzionala, boluntariotza, familia aniztasuna eta sexu orientazioa, gaixotasunak, heriotza, identitatea, genero rolak eta kulturaniztasuna bezalako gaiak jorratzen dituzte.
Bizipozako taldeek, askotarikoak izan arren, helburu bera dute: bakoitzak bere errealitatetik bizi dituen gaiak erdigunean jarri eta gizarteratzea. Horregatik bildu ziren guztiak Bizipozaren txapelpean, indarrak batuz, Euskal Herritik, euskaraz, auzolanean eta sorkuntza zein boluntariotzari garrantzia emanez.
Gai eta errealitate horiek erdigunean jartzeko, 2025-2026 ikasturtean zehar Arizmendi Ikastolan lanketa ezberdinak egingo ditugu. Ikasleak izango dira prozesu horren protagonistak, eta horregatik etorri dira Bizipoza Elkarteko kideak beraien baloreak eta egiteko modua aurkeztera.
