Orokorra
EUSPOT ´25: Sari banaketa ekitaldia
Joan zen ostegunan egin zen Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. 2025ko edizioak parte-hartze handia izan du; lehiaketaren historiako bigarren errekorra lortu da, 119 lan jasota —2023an jaso ziren lan gehien, 149 zehazki-. 22 spot 18 urtetik gorakoek eginak izan dira, eta 97, adin-txikikoek aurkeztutakoak. Publikoaren sarirako 700 boto jaso dira. Aretxabaletako Arkupe…
Read MoreEskoitzako 27. Ferixie ospatu genuen zapatuan
Ikastolako makina bat profesional, guraso eta ikaslek urratsez urrats eraikitako eguna da Ferixie; Ikastola, elkarlana, herria eta euskara. Ferixaren 27. edizio honetan 88 postulari egon dira beraien produktuak eskaintzen; baserriko produktuak eta elikagaiak, artisautza eta tresneria, besteak beste. Aurtengo berrikuntza Euskal Selekzioko ardi moztaileen erakustaldia izan da. Goizeko 9:00tan emango zitzaion hasiera egunari etxaflero jaurtiketa…
Read MoreOstiralean Ikastolako jaia egingo dugu Arrasaten
Ikastolako jaia ospatuko dugu ostiralean, ekainak 13, Arrasateko Biteri plazan. Ekintzaz betetako egitaraua prestatu dugu egun handirako, aurtengo nobedadea, bizikleta ikuskizuna izango direlarik. Goizeko ekintzak, 9:30etik aurrera Goizean goiz, lehen hezkuntzako haurrak 9:30ean bilduko dira Biteri plazan ginkana burutzeko. Ondoren, 10:30ean, Olarte guneko haurrek danborrada egingo dute. Olartetik hasi eta Herriko plazara arte. Haur Hezkuntzakoen…
Read MoreBideo berria sortu dugu PRO egitasmoan!
PRO egitasmoak Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketari egiten dio erreferentzia. Arrasateko Ferixaleku zein Zaldibar guneetan kokatuta, ibilbide osoa eskaintzen dugu Heziketa Zikloetan; hasierako, erdi mailako eta goi mailako zikloen aukera zabalarekin. Lanbide Heziketan profesional gaituak prestatzen ditugu, beraien lan arloan sortzen diren erronkei eta eginbeharrei eraginkortasunez eta gaitasunez erantzuteko prest egon daitezen. Era berean, pertsona autonomoak,…
Read MoreIkastolen Elkarteak azken hiru urteetako matrikulazio prozesuen balorazio oso kritikoa egiten du
Eusko Jaurlaritzak 2023an indarrean jarri zuen matrikulazioaren dekretuaren desadostasuna adierazteko, Ikastolen Elkartea osatzen dugun 114 Ikastolok agerraldia egin genuen joan zen ostegunean Gasteizen. Arizmendi Ikastolatik Kontseilu Errektoreko kideak diren Aitor Elizaran eta Alaitz Perez de Arenaza izan ziren bertan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren matrikulazio prozesua arautzeko azkeneko dekretuak, duela hiru urtekoak, ez du balio izan…
Read MoreMagala espazioak agur esan dio 24/25 ikasturteko hitzaldi zikloari
Koskadak, atximurkadak, hitzez egiten den erasoa eta bestelakoak izan ziren hizpide joan zen osteguneko Magala espazioko hitzaldian. Guneko arduraduna den Amaia Arrietak gidatutako saioa izan zen eta guztira 30 bat lagunek hartu zuten parte. Ikasturte honetan Magala espazioan egingo dugun azken saioa izan da hau. Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu saioetan parte hartu…
Read MoreEskoriatzako 27. Ferixie ospatuko dugu zapatuan
Ekainaren 7an, zapatua, ospatuko da Eskoriatzako 27. Ferixie. Aurten 88 postulari egongo dira beraien produktuak eskaintzen; baserriko produktuak eta elikagaiak, artisautza eta tresneria eskainiko dituzte, besteak beste. Aurtengo berrikuntza Euskal Selekzioko ardi moztaileen erakustaldia izango da. Goizeko 9:00tan emango zaio hasiera egunari etxaflero jaurtiketa eta txistularien kalejirarekin. 10:00etan ferixako postuak irekiko dira eta jarraian, ekintzak…
Read More[GOGORARAZPENA] Jarri zure alea Arizmendi Ikastolaren Hizkuntza Proiektua berdefinitzeko prozesuan!
Arizmendi Ikastola osatzen dugun ikasleok, familiok eta profesionalok euskarari, euskalduntasunari zein gainerako hizkuntza eta kulturen inguruan dugun ezagutza, jarrera eta jokabideari buruzko argazki orokorra jaso nahi dugu. Une honetan Arizmendi Ikastolaren Hizkuntza Proiektua berdefinitzen dihardugu eta argazki horrek asko lagunduko digu hurrengo hamar urteei begira irudikatu beharreko estrategia eta plana definitzen. Zentzu horretan, Arizmendi Ikastolaren…
Read MoreZereginen Ikaskuntza Gelakoak (ZIG) protagonista Aniztasunaren hilabetean
Maiatzaren 6an Arrasateko Aniztasun Mahaia osatzen duten 18 eragileek Aniztasunaren Hilabetearen egitaraua aurkeztu zuten, eta hilabete osoan zehar aldarrikapena erdigunean izanik, mota guztietako ekintzak egin dira Arrasaten, adin guztietako herritarrei zuzenduta. Gure Ikastolatik Zereginen Ikaskuntzarako Gelako (ZIG) ikasleek aktiboki hartu dute parte ekimenean, beste herri eragile batzuekin lankidetzan. Maiatzaren 16an egin zen azoka Arrasateko Seber…
Read MoreLanbide Heziketakoek amaiera eman diote “Belaunaldien artean Bizitza Betea” proiektuari
Ikasturte hasieran martxan jarri genuen belaunaldien arteko ekimenari iritsi zaio amaiera, izan ere, “Belaunaldien artean Bizitza Betea” proiektuak eman ditu ikasturte honetan eman eman beharrekoak. Eta etorkizunean? Datorren ikasturtetik aurrera, hartu duen martxari jarraipena emango dio proiektu honek. Nahiz eta Foru Aldundiko programatik kanpo izan, ekimen hau baliatuko dugu gure ikasleen gaitasunak (teknikoak zein zeharkakoak)…
Read More