
Ostiralean Ikastolako jaia egingo dugu Arrasaten
Ikastolako jaia ospatuko dugu ostiralean, ekainak 13, Arrasateko Biteri plazan. Ekintzaz betetako egitaraua prestatu dugu egun handirako, aurtengo nobedadea, bizikleta ikuskizuna izango direlarik.
Goizeko ekintzak, 9:30etik aurrera
Goizean goiz, lehen hezkuntzako haurrak 9:30ean bilduko dira Biteri plazan ginkana burutzeko. Ondoren, 10:30ean, Olarte guneko haurrek danborrada egingo dute. Olartetik hasi eta Herriko plazara arte.
Haur Hezkuntzakoen kalejira, 16:30ean
Kalejiran hurbilduko dira arratsaldeko festara Olarte, Umezaintza eta Uribarri guneetako familia, ikasle eta irakasleak.
Arratsaldeko ekintzen hasiera, 17:00ean
Arratsaldeko festaren irekiera 17:00ean egingo dugu txalaparta saioarekin, eta ordu berean jarriko ditugu martxan tailerrak, puzgarriak eta txosna. Ondoren, Argitxori ongietorria egingo zaio Uribarriko haurren ikuskizunarekin, eta 17:30etan Streetdance saioa egongo da. 18:00etatik aurrera, berriz, euskal dantzak eta askotariko ikuskizunak izango dira protagonistak.
Jaiaren amaiera, musika emanaldiarekin
Jaiari amaiera emateko, 19:30etik aurrera Glutenbakuak taldearen kontzertua egongo da.
Puzgarriak, tailerrak, txosnak eta denda
Txosnetan ez dira taloak, ura, freskagarriak eta garagardoa faltako. Horrez gain, Ikastolako kamiseta eta jertse berriak zein Kilometroak 25eko arropa erosteko aukera ere egongo da, Tanta boletoekin batera.
Aurkezle lanetan eta oholtzatik giroa alaitzen, berriz, Aitor Guridi, Zaldibar guneko arduraduna arituko da.