
Magala espazioak agur esan dio 24/25 ikasturteko hitzaldi zikloari
Koskadak, atximurkadak, hitzez egiten den erasoa eta bestelakoak izan ziren hizpide joan zen osteguneko Magala espazioko hitzaldian. Guneko arduraduna den Amaia Arrietak gidatutako saioa izan zen eta guztira 30 bat lagunek hartu zuten parte. Ikasturte honetan Magala espazioan egingo dugun azken saioa izan da hau.
Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu saioetan parte hartu duzuen familia guztioi. Hurrengo ikasturtean jarraituko dugu!