Zereginen Ikaskuntza Gelakoak (ZIG) protagonista Aniztasunaren hilabetean
Maiatzaren 6an Arrasateko Aniztasun Mahaia osatzen duten 18 eragileek Aniztasunaren Hilabetearen egitaraua aurkeztu zuten, eta hilabete osoan zehar aldarrikapena erdigunean izanik, mota guztietako ekintzak egin dira Arrasaten, adin guztietako herritarrei zuzenduta. Gure Ikastolatik Zereginen Ikaskuntzarako Gelako (ZIG) ikasleek aktiboki hartu dute parte ekimenean, beste herri eragile batzuekin lankidetzan.
Maiatzaren 16an egin zen azoka Arrasateko Seber Altube plazan, ete ZIGekoek beraiek maitasun handiz egindako ogia eta pertsak eraman zituzten saltzeko. Garagune eta Aspacekoekin batera egon ziren bertan, eta beraien hitzetan, “azokako esperientzia oso aberatsa izan zen, eta salmenta oso ondo joan zen”.
Seberon, jolasteko eta tailerretan partzeko aukera zegoenez, Ikastolako gune ezberdinetako ikasleak ere bertara hurbildu ziren. Maiatzaren 19tik 23rako astean ere, Aniztasunean jolasteko aukera izan zuten ikasleek; beste herrialde batzuetako nahiz aniztasun funtzional ezberdina duten pertsonen azalean jartzeko jolas ezberdinez gozatzeko aukera izanik. Maiatzaren 21a izan zen ANIZTASUNAREN EGUNA, eta elkarretaratzean izan ziren gure ikasleak. Bertan gainera, Amerika Elkarteko lehiaketan irabazle izan ziren ikasleek beraien lanak irakurri zituzten.
