Eskoitzako 27. Ferixie ospatu genuen zapatuan
Ikastolako makina bat profesional, guraso eta ikaslek urratsez urrats eraikitako eguna da Ferixie; Ikastola, elkarlana, herria eta euskara. Ferixaren 27. edizio honetan 88 postulari egon dira beraien produktuak eskaintzen; baserriko produktuak eta elikagaiak, artisautza eta tresneria, besteak beste. Aurtengo berrikuntza Euskal Selekzioko ardi moztaileen erakustaldia izan da.
Goizeko 9:00tan emango zitzaion hasiera egunari etxaflero jaurtiketa eta txistularien kalejirarekin, eta jarraian, ekintzak bata bestearen atzetik jarri ziren martxan: txorimalo lehiaketa, haur eta gazteentzako puzgarriak, gazta dastaketa eta txapelketa, Gorosarri dantza taldearen dantza erakustaldia, ardi moztaileen erakustaldia, txapel jaurtiketa txapelketa… Taloen postua eta taberna ere egon ziren egun osoan zehar.
“Zuk ekarri, zuk jan!” norberak ekarritako janariarekin bazkaria egin zen Eskoriatzako herriko plazan, eta Larrain dantzarekin eta Emeki taldearen erromeriarekin borobilduko zen eguna. Eguraldia lagun, primerako eguna izan zen.
Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu festa hau posible egin zenuten lagun guztioi, eta modu batera edo bestera, zapatuan jaiean parte hartu eta lagundu zenutenoi!
Jarraian Goiena.eus-en argitaratutako bi albiste: 27. aldiz ospatu dute Ferixie Eskoriatzan eta Eskoriatzako Ferixie, bertako ekoizle eta artisauen erakusleiho.
Gora Eskoitzako Ferixie! Datorren urtera arte!
