Bideo berria sortu dugu PRO egitasmoan!

PRO egitasmoak Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketari egiten dio erreferentzia. Arrasateko Ferixaleku zein Zaldibar guneetan kokatuta, ibilbide osoa eskaintzen dugu Heziketa Zikloetan; hasierako, erdi mailako eta goi mailako zikloen aukera zabalarekin. 

Lanbide Heziketan profesional gaituak prestatzen ditugu, beraien lan arloan sortzen diren erronkei eta eginbeharrei eraginkortasunez eta gaitasunez erantzuteko prest egon daitezen. Era berean, pertsona autonomoak, ekintzaileak eta kooperatiboak hezi nahi ditugu.

Bada, gure Lanbide Heziketaren esentzia, heziketa zikloen eskaintza eta gizarte eraldaketarako eskuartean ditugun proiektuak islatzen dituen bideo polit hau sortu dugu. 

Eskertza berezia egin nahi diegu bideoan parte hartu duten ikasleei.

Goza ezazue!