Magala ere martxan!

Ikasturte berriarekin hasi da Magala martxan eta joan den ikasturtean hasitako lanketei jarraipena emateaz gain, berrikuntzekin dator aurten. Ordutegi berria, aditu berriak, saio eta tailer berriak… 

Elikadura, haur masajea, aitatasuna, esfinterren kontrola, erritmo biologikoak, psikomotrizitatea eta beste hainbat gai izango ditugu hizpide aurtengo ikasturtean. Honez gain, Arrasateko Bibliotekarekin elkarlanean jarraituko dugu ikasturte honetan eta Magalan bertan alokatu ahal izango ditugu liburu, ipuin eta aldizkariak. 

Aurki izango duzu proposamen berrien berri!

Eman izena Magalan formulategi honen bitartez, eta izan Magala komunitateko kide!