Ikastolako jaia ospatu genuen Arrasaten!

Ikastolako jaia ospatu genuen pasa den ostiralean Arrasaten. Goizean goiz, Lehen Hezkuntzako 4.mailako haurrek ginkana bat egin zuten eta ondoren, Olarte gunekoek danborrada Herriko Plazan. 

Arratsaldearen hasieran Arimazubi eta Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako ikasleek jolasak egin zituzten eta ondoren, Olarte, Umezaintza eta Uribarriko guneetako familia, ikasle eta irakasleek Biteri Plazaraino egin zuten kalejira.

Arratsaldeko festaren irekiera 17:00etan egin zen txalaparta saioarekin, eta ordu berean jarri ziren martxan tailerrak, puzgarriak eta txosna. Denetariko ikuskizunek borobildu zuten arratsaldea eta egunari amaiera emateko, Glutenbakuak taldeak kontzertua eskaini zuen.

Eguraldia lagun, egun ederra pasatu genuen!

Eskerrik asko posible egin zenuten guztioi! Denon artean egiten dugu Ikastola!

Jarraian Mondraberrin eta Goiena.eus-en argitaratutako albisteak.

Ikastolako jaia '25