Oraindik plaza libreak ditugu Lanbide Heziketan

Ferixalekuko Lanbide Heziketako zikloetan plaza batzuk geratzen dira oraindik: Erdi Mailako mikroinformatikan eta Goi Mailako GIKAI (Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza) kiroletakoan. Ikasleek ezohiko matrikulazio-aldian izena emateko aukera dute, urriaren 17a arte. 

Bi zikloetan ikasketa praktikoak dira eskaintzen ditugunak. Esaterako, Mikroinformatika zikloan Birziklanet proiektuan parte hartzeko aukera izango dute ikasleek, ikasgelan ikasitakoa praktikan jarriz, enpresa eta erakundeetatik jasotzen ditugun ordenagailuak berregokitu eta bizitza berri bat emanez. GIKAI zikloan, berriz, matrikula prezioaren barruan ikasgaiez gain, aisialdiko kirol jarduera, irteera eta praktika ugari eskaintzen ditugu: arroila jaitsiera La Lezen , piraguismoa errekan, zalditegian zaldiekin lehen esperientzia, Debako IparSurf eskolan hiru egunetako ikastaroa, Hontza Extrem abentura parkean tirolina esperientzia, Coastering ur-ekintza Lekeition, Paintball, Eginon eskalada, Orienting ikastaroa eta eski irteerak (Ikastolak irteeren %30a finantzatzen du).

Informazio gehiagorako, bisitatu gure web gunea.