KMK 05: Hogei urte Arizmendin Kilometroak antolatu genituenetik
Urriaren 2an izan zen egun haundia. Arizmendi Ikastola sortu berri zegoenean, Kilometroen festa antolatzeko konpromezua hartu genuen, eta bai ilusioz eta indarrez bete ere.
Urte osoko ikuspegiarekin hartu genuen proiektua; urtean zehar hamaika ekitaldi antolatu genituen: antzezlanak, nazioarteko futbol topaketak, kontzertuak, Dragoien Orroa liburuaren publikazioa, erropa salmentak eta moda desfilea, kantuaren sorkuntza eta entseguak, ibillbidearen diesinua eta atontzea, kantua kaleratzeko ekitaldia… Garai hartan Txaro Iraeta genuen ikastolako zuzendari, eta KMK proiektuaren garapena Agurtzane Elkoro, Andoni Mujika eta Josu Velascoren esku egon zen. Festa haundirako egun euritsua egokitu zitzaigun; ez zen egun erraza izan eta hala ere lana elkarrekin eginez atera genuen aurrera. Gure oroitzapenetan geratzen dira KMK 05-erako diseinatu genuen anagrama eta kantuaren grabazioa.
Hurrengoren baten ere helduko al diogu KMK antolatzeko erronkari??