Nafarroa Oinezen egon gara Ikastolakoak
Ohitura den bezala, aurten ere joan gara Arizmendi Ikastolatik talde bat osatu, eta Atarrabian egin duten Nafarroako Ikastolen festara lanera. Aurten, gainera, talde anitza eratu dugu; egon gara ikastolako profesionalak, baina baita gurasoak, ikasle-ohiak eta ikastolako beste lagun batzuk ere. Egun paregabea pasatu genuen. Nafarroa Oinez lana egiteko aukera bada, baina jendea ezagutzeko ere leku aparta da. Zenbat euskalki, zenbat belarriprest adoretsu… Ze giro goxoa sortzen den halako egunetan. Urtero bezala, nekatuta baina pozik bueltatu ahal izan ginen gure etxeetara.
Datorren urtean ere Vianara joango gara. Zu ere animatu, eta etorri!
