“Ikastolen lagunak”elkarteko kideak Almenen
Pasa den astean egon ziren Almenen bisitan Ikastolen Lagunak elkarteko kideak. Talde hau Euskal Herri mailan egituratzen hasia da; ikasle-ohi, guraso-ohi eta lankide-ohiek osatzen dute. Beraien helburu nagusia da ikastolen mugimenduarentzako zailak izaten ari diren garaietan, babes olatu bat sustatzen hastea eta, horrekin, ikastolei ekarpena egiten jarraitzea. Almenera etorri ziren beraien proiektuaren berri ematera eta gure herrietan saretze horri ekiteko lehenengo urratsez berba egitera.