Palestinako genozidioaren aurrean Arizmendi Ikastolak “GURE HAURRAK ERE BADIRA” ekimenarekin bat egiten du  

Israel Palestinan burutzen ari den genozidioaren aurrean, eraildako 20.000tik gorako haurren memorian,  Arizmendi Ikastolak “GURE HAURRAK ERE BADIRA“ ekimenarekin bat egin du. 

“GURE HAURRAK ERE BADIRA” ren  ondorengo proposamenak gure egin eta bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diogu gure komunitateari:

  • Zapaten bilketa: Euskal Herriko ikastetxeetan egingo den Palestinaren aldeko ekimenarekin bat eginez, ehunka zapata zahar behar ditugu eta etxean jada erabiltzen ez dituzuen horiek ekartzeko deia egiten dizuegu. Pareak bere sokarekin edo brida txiki batzuekin lotuak ekarri, mesedez, Arizmendi Ikastolako zuen gunean jasoko ditugu. Aurrerantzean, zapata guzti hauek, “GURE HAURRAK ERE BADIRA” ren  ekimenetan erabiltzeko izango dira. 
  • Elkarretaratzeak ostegunero: Euskal Herriko ikastetxe askotan martxan jarri den ekimenarekin bat eginez, hezkuntza komunitatea bildu eta hurrengo bi ostegunetan elkartasun keinuak  egingo ditugu Arizmendi  Ikastolan ere: Arimazubin 8:45ean, Gazteluondon 8:45ean, Gaztelupen 10:30ean, Ferixalekuan 11:00etan, Santa Teresan 16:40ean, Basabeazpin 16:40ean, Jose Aranan 16:40ean, Umezaintzan 16:30ean eta Almenen 10:50ean.

Bukatzeko “ GURE HAURRAK ERE BADIRA “ k urriaren  25ean, Bilbon  egun osoan zehar deituriko mobilizazioan parte hartzera animatzen zaituztegu. Bertan laguntzeko bolondresak behar dira ere, eta laguntzeko prest bazaude, ondorengo formulategi honen bitartez eman dezakezu izena. Formulategia soilik benetan konprometitzeko aukera dutenek betetzeko eskatzen da.

Jarraian joan zen asteko ostegunean gure Ikastolako guneetan egin genituen elkarretaratzeen irudiak:

Palestinako genozidioari STOP!

Gure haurrak ere badirelako, jarrai dezala elkartasun uholdeak!

Hezkuntza komunitatea Palestinarekin. Genozidioa STOP!