Familiei zuzendutako Closnet aplikazioaren inguruko bi saio egin ditugu

Joan den astean familiei zuzendutako Closnet aplikazioaren inguruko bi saio eskaini genituen BATU egitasmoan. Closnet ikastetxeetan, irakasleek eta familiek ikasleen gailu digitalen Interneteko nabigazioa gainbegiratzeko eta kontrolatzeko sortutako software-tresna bat izanik, plataforma familien eskura jartzeko arrazoiak, Ikastolan gailu digitalen erabilera nola ikusten dugun eta Closenet aplikazioa nola aktibatu eta erabili azaldu ziren bi saioetan. Bukaeran, gurasoen zalantzak argitzeko tartea eskaini zen.

Familien partetik interes handia sortu zen bi saioetan eta galdera-erantzunetan parte-hartzea ere esanguratsua izan zen. Guztira 270 bat familiek eman dute izena erreminta hau erabiltzeko eta BATU egitasmoan eskaini da. Almenen 22 bat pertsona egon ziren aurrez-aurreko saioan eta online saioan berriz 63k eman zuten izena. Hala ere, arazo teknikoak medio 40 batek hartu zuten parte. Arimazubiko saioan, berriz, 27 pertsona egon ziren modu presentzialean eta 55 batek eman zuten izena streaming bidez ikusteko.

Erreminta honi etekina ateratzeko komunitatearen elkarlana ere azpimarratu zen saioetan, erronka honi ere taldean erantzutearen garrantzian sinisten dugulako.  Arazoak eta ekarpenak izan ezkero, closnet@arizmendikide.net helbidera bidaltzeko aukera dago. 

Baliabide digitalen erabilerarako eta Pertsona eredua indartuz konpetentzia digitalean ahalduntzeko jarraibideak jasotzen dituen Marko teknopedagogikoa sortu dugu Ikastolan. Horretarako, hainbat ikerketa aztertu, adituekin elkarrizketak egin eta ikastolako gaur egungo erabileraren azterketa egin ditugu. 

Hainbat ondorio atera ditzakegu lan honetatik:

  • Ikasleen ongizatea erdigunean jarri beharra daukagula.
  • Gurasotasun estiloaren garrantzia, eta honetarako Ikastolak jarraibideak eman eta testuinguruak sortuz familiei laguntzeko konpromisoa duela.
    • Ikasleak adin hauetan autorregulatzen ikasten dabiltzanez kokatu dugu probaldia BATUN.
    • Helduon egitekoa da espazioak zaintzea, ereduak eskaintzea, hausnarketara bideratzea eta mugak jartzea.
  • Marko teknopedagogikoan ikasleak erdigunean jartzearekin batera, hartzen ditugun neurriekin gurasoen lana erraztu eta eskolaz kanpoko garaia ere kontuan hartzea hobetsi dugu Ikastolan. Entzute fasean garai honek arduratzen zituen gurasoak gehien.
  • Euskal Herrian garatutako tresna da Closenet eta euskaraz erabili daiteke. Probaldia egingo dugu aurtengo ikasturtean, beste hainbat tresna daude merkatuan eta.