LH5eko ikasleok auzolana egin dugu “ Auzotik Munduari” PROI-aren baitan

5.mailako ikasleok “Auzutik Munduari” PROI-a landu dugu. Proiektu honetan “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari eragindako kaltea auzolanean?” galdera gidaria erantzuten ahalengindu gara. Hori horrela izanik, kutsadura mota ezberdinak landu ditugu. Horrekin batera, gure herriko egoera zein den aztertu dugu. 

Inguruneari eragindako kalteak hobetzeko asmotan auzolana antolatu dugu Arimazubiko ikasleok herriko gune ezberdinetan zaborra jasotzeko. Auzolana aurrera eramateko, bost taldetan antolatu gara; hiru garbiketa talde(Santa Barbara, Monterron eta erreka), mokadutxo taldea eta komunikazio taldea.

Garbiketa taldeak zaborra biltzeaz arduratu dira. Mokadutxo taldea, berriz, janaria prestatzeaz arduratu da, auzolana amaitutakoan indarrak berreskuratzeko. Komunikazio taldea, aldiz, argazki eta bideoak ateratzeaz eta albistea osatzeaz arduratu da. Hortaz gain, udaletxeari hainbat eskaera egiteaz ere arduratu da.

Horrelako ekintzek erakusten digute ingurumenaren zaintza guztion ardura dela, eta auzolanean lan eginez gure herria eta gure planeta hobetzeko aukera dugula. Guztion artean indar handiagoa dugu, eta natura errespetatzeak etorkizun hobea bermatzen digu.

Lan paregabea egiteaz gain, ederto pasatu dugu elkarrekin lanean!

4d703a79-fbf6-4ea0-ba38-40d7ebd95f58