Gabon kanpaina abian da!

Urtero legez, aurten ere abiatu dugu Gabon Kanpaina. Ikastola eta kooperatiba garelako, elkartasuna gure baliabide garrantzitsuenetakoa da. Ikastolak, eta Arizmendi Ikastola bera era, ez litzateke posible izango elkartasunik gabe. 

Produktu hauek erosiz, opari ederrak lortzeaz gain, bultzada bizigarria emango diezu Iparraldeko gure ikastolei eta Nafarroako Hegoaldeko euskalgintzari!

Hauek dira eskuratu ditzakezun produktuak: 

🎄 Xiberoko Eperra ikastolako zaporeak

🎀 Arberoako produktu sortak. Opari ezin hobeak!

🌱 Errigora Saskiak: Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko produktuak. %25ak zuzenean laguntzen du bertako euskara!

Seaska Egutegia (4€): Urtebete Iparraldeko Ikastolei laguntzeko.

🍫 Hendaiako ikastolako txokolatezko Egutegia: Atzera kontaketarik gozoena.

🍻 Kaskarotenea Garagardoa: egin topa kooperazioaren alde!

👕 Euskaraz bizi nahi dut: Euskararen eguna egunero delako, erakutsi harro zein den zure hizkuntza!

Eskaerak azaroaren 9a baino lehen egin beharko dira.