Abidan dira Ikastolak antolatutako mintzapraktika saioak etxean euskaraz aritzeko aukerarik ez duten ikasleentzat
AEDtik jasotako gonbidapena aintzat hartuta, eta herri mailan martxan jarri den ekimenarekin bat eginez, ikastolak bere ikasleentzat euskaraz komunikatzeko zailtasun handiak dituztenentzat mintzapraktika saioak jarri ditu martxan.
Ekimen honen helburua da egunerokotasunean euskaraz aritzeko aukerarik ez duten ikasleei euskaraz entzuteko eta hitz egiteko aukera eskaintzea, hizkuntza erabileraren ohitura eta konfiantza sendotzeko.
Mintzapraktika saioak astean behin egiten dira, ordu beteko iraupenarekin. Guztira lau talde osatu dira: bi talde Santa Teresan, LH5 eta LH6 mailako ikasleekin (astelehen eta ostegunetan) eta beste bi talde Gazteluondon, DBH1 eta DBH2ko ikasleekin (astearte eta ostiralean).
Ekimen hau bereziki esanguratsua da, izan ere, saioen gidaritza Gaztelupeko batxilergoko 2. mailako zortzi ikaslek hartu dute. Gazte hauek, euskararen erabilera sustatzeko konpromiso pertsonala hartu duten heinean, ekarpen baliotsua egiten ari dira, beren denbora eta ahalegina borondatez eskainiz. Haien lana funtsezkoa da ikasleen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararen erabileran eredugarri izateko. Haien ekimena da, neurri handi batean, proiektu honen gakoa.
Horren bidez, ikastolak AEDren deialdiari erantzun dio modu aktiboan eta parte-hartzailean, eta euskararen erabilera sustatzeko urrats garrantzitsua eman du ikasleen artean, hizkuntza elkarrizketaren bidez biziberrituz.