Naturan Hezten saioa Santa Teresan

Aste honetan Santa Teresako lehenengo eta bigarren mailako ikasleok Antoñara joan gara Naturan Hezten saioei hasiera emateko. Naturgunera heltzeko bidea ezagutzeaz gain, astez aste gidari izango ditugun geldiuneak identifikatu ditugu. Horrez gain, Antoñako eremuan jolas askeaz gozatzeko aukera ere izan dugu.

Prest gaude naturak eskaintzen digunarekin esperimentatzeko, jolasteko, ikasteko eta disfru­tatzeko!