Hizkuntza gutxituen programaren baitan, Garabidekoak Olarten eta Ferixalekuan

Hizkuntzak biziberritzeko programaren baitan, duela gutxi Almen bisitatu zuten Garabidekoek, eta oraingoan Olarten eta Ferixalekuan izan dira. 

Urriaren 20an, “hizkuntza gutxituak ikastolan eta munduan” izeneko mahai ingurua izan genuen Olarten familia, lankide eta Garabide elkartetik etorritako lagunekin batera. Euskara eta hezkuntza zein momentutan dagoen ikusteko aukera izan genuen munduko beste hizkuntza komunitateen errealitatea ezagutuz. Hitzaldian ondorengo hizkuntza komunitateak izan ziren gonbidatuak: Maputxeak (Walmapu. Txile), Quechuak (Bolivia), Kichwak (Ecuador), Nasak ( Colombia) eta Mixeak (Mexiko).

Urriaren 22an, berriz, Ferixalekuko Lanbide Heziketan izan ziren Mari Asun, Milouda (Amazigh) eta Yamili Chan Dzule (Yukatango Maia), eta haien hizkuntza eta kulturaren berri eman ziguten.

Mila esker beste behin, zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!

Garabidekoak Olarten:

Hizkuntza gutxituen inguruko hitzaldia Olarten 2025

Garabidekoak Ferixalekuan: