X. Mundukide Lasterketa Solidarioan parte hartu dugu

Urriaren 19an, igandea, Mundukide Fundazioaren aldeko lasterketa ospatu zen Urkulun, Kooperatiben arteko hamargarren lasterketa. Aurtengo edizioa Ikerlan, Atlhon eta Ulma kooperatiben laguntzarekin antolatu du Mundukidek.

Lasterketan Kooperatiba ezberdinetako kideak izan ziren, hiru modalitate ezberdinetan; nordic walking, oinez edo korrika. Gure Ikastolako hainbat kidek ere parte hartu genuen ekimen solidario honetan. 

Primerako goiza pasatu genuen!