Elikagai bankuaren bilketan parte hartu dugu ikastolako komunitateko kideek
Urtean bi bilketa haundi egiten dituzte. Bata azaroan eta bestea maiatzean. Ikastolako kideak beti egoten gara prest bertan parte hartzeko. Ikastolako komunitateko profesional, irakasle eta ikastolako lagunez gain, ikasleek ere parte hartzea bilatzen dugu. Aurten ere hala izan da, eta denon artean 24 elikagai kutxa bildu ahal izan ditugu.
