Gaba baltza ospatu dugu Ikastolan!
“Beltza da gaua, denok kandelak piztu, gaztainak erre ta kalabazak hustu, izarak jantzi, mamu zaharrak berpiztu!”
Urriaren 31an Gaba Baltza edo Arimen gaua ospatu genuen gure Ikastolako gune ezberdinetan. Gaba Baltzak hildako senide eta lagunen memoriak duen garrantzia, familiaren eta komunitatearen kohesioa eta gizakiak naturarekin duen lotura erakusten digu. Horrez gain, neguko ziklo berriari ongietorria emateko ospakizuna ere bada.
Garai batean Euskal Herriko baserrietan sasoiko fruitu eta barazkiak janez ospatzen zuten egun hau, gaztaina erreak eta kalabazak esaterako. Haur eta gazteek trapu zaharrez egindako jantziak eramaten zituzten soinean eta baserriz baserri joaten ziren kantuan eta janari eskean.
Euskaldunon aspaldiko tradizio horiek gurera ekarri nahi izan ditugu beste urte batez guneetan ekintza desberdinak aurrera eramanda: guneak apaindu, kukumarru jantzi, gaztaina erreak dastatu, kalabazak uztu eta espazioak argiztatu, kantuan eta dantzan herrira irten…
Ostiral ederra pasatu genuen denok elkarrekin!
Jarraian argazkiak:
Olarte:
Umezaintza:
Uribarri:
Basabeazpi:
Jose Arana:
Santa Teresa:
Gazteluondo:
Almen:







