Familientzako bilera pedagogikoak egin ditugu

Azken asteotan bilera pedagogikoak egin ditugu gure Ikastolako GURA eta BATU egistasmoetan, eta aste honetan ERDU egistamoaren txanda izango da. Bilera hauen helburua  familiek gure jardunaren egunerokotasuna hobeto ulertzea da, beraien semea-alaben ikasketa prozesuan nola lagundu hobeto ulertzeko. Saio hauetan, Arizmendiko Hezkuntza eredua ezagutu edo birgogoratzeaz gain, ikasleekin aurrera eramaten ditugun metodologiak ezagutzeko aukera izan dute familiek, egunerokotasunean inplementatzen ditugun IEM (Ikaskuntza Esperientza Motak) ezberdinetan murgilduz. Hortaz gain, adinaren ezaugarriekin lotutako aldaketak ere landu ditugu. 

Bilerok harrera ona izan dute aurten ere, eta gerturatutako familiek ongi baloratu dituzte. Egiten duguna nola eta zergatik egiten dugun familiekin partekatzea garrantzitsua iruditzen zaigu Ikastolan, eta denontzat aberasgarriak izan direnaren konfiantza dugu. 

Mila esker bileretara bertaratu zareten guztioi! 

Denon artean egiten dugu Ikastola!

Bilera pedagogikoak