29. Jardunaldi Pedagogikoak egingo dira Ikastolako komunitate osoarentzat, Donostiako Kursaal-en

Ikastolen Elkarteak antolatuta 29. Jardunaldi Pedagogikoak egingo dira “Inklusioa ekitatera: etorkizuna programatzen” lelopean, azaroaren 26an. 

Gizartearen aniztasunari erantzuteko zein kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzeko gakoak partekatuko dira saioan, eta gaiarekiko interesa duen Ikastolako komunitateko edonor dago deituta bertara. 

  • Noiz/Non:  Azaroak 26 / Kursaal.
  • Prezioa: 50€
  • Izena-emateko inprimakia hemen.

Jardunaldietan nazioarte mailako adituak egongo dira, hala nola, Serge Ebersold eta Mel Ainscow, eta baita tokikoak ere, besteak beste, Ane Urizar Zugazagoitia eta Uxue Fernandez Lasa.

Egitarau honetan aurkituko duzue informazio guztia.