Uribarriko Magala espazioaren azken berriak

Larunbatean, azaroaren 8an, egin zen “Aitatasuna, nola bizi dugu?” prozesuaren bigarren saioa Magala espazioan. Oraingoan, lehengo saiora joan ziren aitekin lotura duten amak izan ziren galdera horren bueltan aritu zirenak. Eta azaroaren 22an egingo den saio elkartuan, aurreko bi saioetan atera ziren ideiak bateratuko dituzte parte hartzaileek.

Bestalde, jakin abenduko saioaren izen ematea ireki dugula. Hemen xehetasunak:

Gaia: “Zer behar du haurrak jolasteko? Materialen eta jostailuen haritik tiraka”

Eguna: abenduak 4, osteguna

Ordua: 17:30ean

Hizlaria: Itsaso Pagoaga Zaloña

Saioa euskaraz izango da eta bertan parte hartzeko, ahal izan ezkero, hurrengo estekan izena ematea eskatzen da: 🔗https://labur.eus/uf7m8gvj

Eta, bukatzeko, esan Hik Hasi aldizkariaren 302.alean Magalako arduraduna den Amaia Arrietari elkarrizketa duzula irakurgai: https://labur.eus/tpopavhs

Zatoz Magalara!