2526 Almeneko oiloak konfinatuta

Pasa den ostegunean agintarien partetik hegaztiak konfinatzeko agindua jaso eta gero, asteburua aprobetxatu dugu oiloak txabola barruan itxita uzteko. Bertan egongo dira egun batzutan. Hori bai, lasai, jana eta ura ez zaie faltako eta. Babestuta eta zainduta izango ditugu. Ea laister gauden gure oiloak kanpoan ikusteko moduan: zizareak arakatzen, hara eta hona, arrautzak leku sekrretutan jartzen, beraien eremutik alde egiten…

IMG_20251117_141940