Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkarrekin ospatu dugu Inauteri festa

Aurten ere, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkar hartu dugu Inauteriak ospatzeko, euskal tradizioaren oihartzuna gure eskualdeko bazter guztietara zabalduz. Gure ikasleek ilusio handiz prestatu dituzte kalejira eta dantza koloretsuak, gure kultura eta mitologia ardatz hartuta.  Eguraldiak asko lagundu ez badigu ere, ez dugu festa eten; lamiak eta bestelako pertsonaia mitologikoak gorpuztuz, herriko txokoak magiaz…

Read More

TANTA boletoen salmenta martxan: loratu ditzagun gure Ikastolak!

Tantaz tanta osatzen dugu elkartasuna, eta guk ere gure aletxoa jarri nahi dugu proiektu kolektibo honetan. Horregatik, Arizmendi Ikastolan TANTA boletoak saltzeko erronkari heldu diogu aurten ere; jada eskuratu ditzakezue gune guztietan, 5 euroren truke. Gainera, salmentari bultzada berezia emateko, otsailaren 27an, 16:00etatik aurrera, TANTA eguna ospatuko dugu ERDU eta GURA guneetan (Basabeazpi, Olarte, Umezaintza,…

Read More

Lurra esnatuz, udaberriari deika Santa Ageda bezperan

Otsaila iristearekin batera, negua uxatu eta udaberriari deia egiten diogu. Pasa den asteazkenean, Santa Ageda bezperan, gure ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako kaleetan zehar ibili ziren koplak abesten. Euskal tradizio zaharra jarraituz, lurra esnatu dugu gure makilen kolpeez, udaberriari bidea egiteko eta gure arbasoen ohitura zaharrak herriko txoko guztietan bizi-berritzeko. Gure sustraiak kantu artean sendotuz. Jarraian,…

Read More

Haurrentzako masaje tailerra izan genuen Santa Teresan

Pasa den larunbatean, hilak 7, 0-1 urte bitarteko haurren familiei zuzendutako haur masaje tailerra izan genuen Musakola auzoko Santa Teresa gunean. Hamabi familia bertaratu ziren gunera. Tailer honetan, haurra jaio eta bi astetatik aurrera almendra olioa erabiliz eman daitezkeen masajeak erakutsi ziren. Horretarako, hanken masajea eta kolikoak lasaitzeko ariketa ezberdinak landu ziren familiekin. Familiak zein…

Read More

Haur masaje tailerra egingo dugu zapatuan, otsailaren 7an, Santa Teresa gunean

0-1 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako haur masaje tailerra egingo dugu otsailaren 7an, zapatua, goizeko 11:00etan Arrasateko Musakola auzoko Santa Teresa gunean. Masaje hau haurra jaio eta bi astetatik aurrera eman daiteke, eta almendra olioa erabiliz hanken masajea eta kolikoak lasaitzeko ariketak egingo ditugu bertan. Saioan haurra prest dagoen behatuko dugu lehendabizi eta horretarako bere…

Read More

San Blas opilak egiten ikasteko tailerra Santa Teresan, komunitatea sendotuz

Pasa den ostegunean, hilak 29, Santa Teresa guneko guraso den Mireia San Idelfonsok San Blas opilen tailerra eskeini zuen. Tailer hau “Euskal Ohiturak Bultzatuz eta Zabalduz” ekimenaren baitan kokatzen da. Tailerra komunitateko kideei zabaldu zitzaien eta hainbat familia gerturatu ziren gunera San Blas opilak egiten ikastera. Parte hartzaileak, pozik eta  eskertuta agertu ziren tailer hau…

Read More

Gozatu jaiak eta Urte Berri ON!

Konturatzerako, 2025a agurtzeko garaia iritsi zaigu. Erronka handien urtea izan da hau, eta ilusio berriekin hartuko dugu 2026a. Datorren urtean ere, elkarrekin jarraituko dugu herria eraikitzen; pertsonok komunitatean eta euskaraz. Egun hauetan Ikastolako ERDUko (Haur Hezkuntza) egutegi laboralak eta GURAko (Lehen Hezkuntza) zaintza zerbitzuak martxan jarraituko dute. Uribarri guneko Magala espazioa, berriz, itxita egongo da…

Read More

Baserritar jantzien inguruko tailerra izan dugu Santa Teresan

Ohituren transmisioa bermatzeko asmoz, eta ostiralean baserritar jantzita Neguko kantak abestuko ditugula aprobetxatuz, baserritar jantziak ezagutzera emateko tailer bat antolatu dugu familiekin.  Tailer honetan, interesa adierazi duten hainbat familia bildu dira. Ekimenean zehar, jantziaren ezaugarriak eta jatorria azaldu ditugu, baita albarkak nola lotu eta montera behar bezala nola jartzen den ikasteko aukera ere eskaini diegu…

Read More

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Ikastolan

Urtero legez, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen gure Ikastolan, eta horretarako, denetariko ekintzak egin genituen Ikastola osatzen dugun hamabi guneetan. Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzeko arrazoia historikoa eta sinbolikoa da: 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko Xabierkoa. Bera euskalduna zen sortzez, eta kondairak dioenez, bere azken hatsa ama-hizkuntzan, euskaraz, eman zuen. Horregatik,…

Read More

San Nikolas eguna ospatu dugu Ikastolako txikienek

Pasaden Abenduaren 5ean, San Nikolas eguna ospatu genuen Umezaintza, Olarte eta Santa Teresa guneetan. San Nikolas abestia ozen abestu eta astean zebar batutako goxoli eta litxarreriekin bolo-bolo ederra egin zuten. Poltsak bete-beteta joan ziren haurrak etxera. Asteburu luzeaz gozatzeko beste! Olarteko argazkiak Umezaintzako argazkiak Santa Teresako argazkiak

Read More