Ikasturte amaierako jaialdiak eta 5 urtekoen agurrak izan ditugu ERDUn

Urduritasuna, irribarreak eta hunkidura nagusitu dira ERDUko guneetan ikasturteari amaiera emateko ospatutako ekitaldietan. Gune desberdinetako jaialdiekin batera, Haur Hezkuntzako zikloa amaitu duten 5 urteko ikasleei agur berezia egin diegu. Ikasturte amaierako jaialdiak izan dira aste honetako protagonista nagusiak. Azken egunotan guneak kolorez eta musikaz jantzi ditugu; gune desberdinetako ikasleek asteetan zehar prestaturiko emanaldiak taularatu ditugu,…

Read More

Beizama, abentura ahaztezina ikasturteari eta zikloari amaiera emateko!

Ikasturte amaiera iritsi da eta, urteroko ohiturari jarraituz, 5 urteko haurrok esperientzia paregabea bizi izan dugu etxetik kanpo. Beste urte batez, Santa Teresa, Umezaintza eta Olarteko urduritasun, irribarre eta ilusio kargamentuak Beizamaraino bidaiatu du gaba pasatzera. Natura, lagunartea eta autonomia lantzeko aukera bikaina izan da denontzat! Umezaintza eta Santa Teresako argazkiak Olarteko argazkiak

Read More

Ikasturte amiaerako jaialdia ospatu dugu Santa Teresan

Pasa den ostiralean Santa Teresako azken jaialdia ospatu genuen. Giro ezin hobean, ikasturteari amaiera emateko hainbat ekintza berezi antolatu genituen. Batetik, ikasleek eta gurasoek elkarrekin parte hartu zuten zikloka prestatutako jolas eta erronka desberdinetan, une dibertigarri eta atseginak partekatuz. Bestetik, indarrak berreskuratzeko eta elkarrekin tarte lasaia gozatzeko aukera izan genuen, jan eta edanez. Jaialdiari amaiera…

Read More

Txotxongiloen festa antolatu dute LH 1eko ikasleek

Azken asteotan, 1. mailako ikasleak buru-belarri aritu dira txotxongiloen munduan murgilduta. Irudimena eta sormena bidelagun hartuta, bakoitzak bere txotxongiloa sortu du, material eta ideia ezberdinak erabiliz pertsonaia berezi eta dibertigarriak bizia hartzeko. Behin txotxongiloak prest zituztela, taldeka elkartu eta antzerki txikiak prestatzen hasi ziren. Horretarako, istorioak asmatu, gidoiak sortu eta pertsonaien arteko elkarrizketak landu dituzte.…

Read More

San Isidroak ospatu ditugu Santa Teresan, auzoari ekarpena eginez

Auzoari gure ekarpena eginez, San Isidro jaietan murgildu da Santa Teresako komunitatea azken asteotan. Urtero bezala, Ziorlako auzoko ospakizunetan parte hartu nahi izan dugu, elkarlana, sormena eta komunitate giroa ardatz hartuta. BATUko ikasleak buru-belarri aritu dira “Nola apainduko ditugu jaietarako gure auzoko kaleak modu jasangarri batean?” galdera gidari gisa izan duen PROIean. Hausnarketa horretatik abiatuta,…

Read More

Santa Teresa guneko komunitatea, Musakolako jaiak girotzeko prest!

Musakola auzoa jai giroan murgiltzeko prest dago. Datorren ostiralean, maiatzaren 15ean, Santa Teresa guneko komunitateak ekintzaz betetako egitaraua prestatu du San Isidro jaiei hasiera indartsua emateko. Eguneko protagonistak, ohi denez, Astokiloak izango dira. Goizetik hasita, danbor hotsak eta festa nagusituko dira ikastolako patioan eta auzoko kaleetan. Santa Teresako komunitate osoa —ikasle, ikasle-ohi, guraso zein profesional—…

Read More

Arimazubi eta Santa Teresako 4.mailako ikasleak Orion izan dira

Pasa den astean Santa Teresa eta Arimazubi guneko 4.mailako ikasleak ikasturte amaierako irteeran egon ziren Orion. Momentu batzuetan eguraldia lagun izan ez zuten arren, aurreikusitako ekintza guztiak egin zituzten. Kayakean ibili ziren, hondartzan jolastu, itsasargira bisita egin eta Orioko herria ezagutu zuten. Bi guneen arteko harremanak asko sendotu dira eta primeran pasa zuten! Eskerrik asko…

Read More

Belaunaldien arteko topaketan parte hartu dugu 

Arrasaten martxan dago “Belaunaldien arteko topaketak” ekimena. Apirilaren 24an hasi zen, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sendotu eta esperientziak partekatzeko helburuarekin.  Ekimen honetan, Santa Teresa, Gazteluondo eta Arimazubiko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok parte hartu dugu, Herri Eskolako ikasleekin batera. Besteak beste, Kulturaten, Atarten, Iturbide Egoitzan, Eguneko Zentroan eta Sasoibide elkartean ospatu dira topaketa hauek. Topaketetan…

Read More

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, liburuen magiaz bete dira ERDU eta GURA egitasmoetako guneak

Apirilaren 23a data borobila da kultura eta literatura munduan, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen baita mundu osoan. Arizmendi Ikastolan ere ez dugu aukera pasatzen utzi nahi izan, eta aste osoan zehar irakurketa izan da protagonista nagusia gure ERDU eta GURA guneetan. Ikasle, irakasle zein familiak liburuen mundu amaigabean murgildu dira, irakurketari tarte berezia eta pausatua eskainiz.…

Read More

Historia eta aisialdia uztartuz, bi egun paregabe pasa dituzte Hondarribian LH 2ko ikasleek

Pasa den astean, Santa Teresa eta Gazteluondoko bigarren mailako ikasleek bi eguneko irteera egin zuten Hondarribira. Bidean, Orion geldialdia egin zuten, eta horri esker, ehizatutako azken balearen istorioa ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, Albaola Itsas Museoa bisitatu zuten, eta esperientzia oso aberasgarria izan zen. Arratsaldean, Hondarribira iritsi ziren, eta aterpetxeko kanpo espazioan aisialdirako tarteaz gozatu…

Read More