“Familiak eragile hizkuntzen erabileran” webinarra: azaroaren 17an lehen saioa Iñaki Eizmendirekin

Gure seme-alaben hizkuntza-ohituretan eta euskararen erabileran familiek dugun garrantziaz jabetuta, datorren azaroaren 17an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, online bidezko saio berezia antolatu dugu ERDU eta GURA egitasmoetako familientzat. Familiak eragile hizkuntzen erabileran webinarra izango dugu ZUZENEAN, EBETEko Iñaki Eizmendirekin. Lehen saio hau euskaraz eta euskal profila duten gurasoei zuzenduta egongo da.

(Gazteleraz zein bestelako hizkuntza profila duten familiei zuzendutako saioa abenduaren 15ean izango dugu).

Ikastolak gelak prestatuko ditu gune batzuetan bertaratu nahi duten gurasoentzat, zuzeneko saioaz batera gozatzeko, beste familiekin batera unean uneko solasaldia aprobetxatzeko eta elkarrekin saretzen jarraitzeko. Zuzeneko saioa Ikastolako gune hauetan ikusteko aukera egongo da: Jose Arana, Uribarri, Umezaintza, Olarte eta Santa Teresan.

Euskararen hazia etxean zein Ikastolan ereiten jarraitzeko aukera paregabea dugu. Animatu eta parte hartu!