Maritxu Kajoi eguna ospatu dugu Arrasaten

Joan den ostiralean jai giro bikaina nagusitu zen Arrasaten, Maritxu Kajoi eguna zela eta. Ikastolako gune ezberdinetako haurrek elkarrekin ospakizun polit batez gozatzeko aukera izan genuen Olarte, Uribarri, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan.

Erdiguneko 4 eta 5 urteko haurrak kaleak kolorez eta alaitasunez betetzera irten ginen jantzi dotoreak, lorak, gorbatak,… soinean genituela. Maritxuri abestia abestu eta lora sorta goxoa eskaini genion. 

Bestalde, guneetan bertan geratu ginenok ere jai giro propioa piztu genuen; astean zehar eskuz margotutako gorbata, lora, pajarita eta eskapularixo dotoreak prestatuta geneuzkan Maritxu Kajoi eguna ospatzeko.

Sormenak, ilusioz egindako lanak eta janzkera dotoreek Arrasateko ohitura honi jai giro ezin hobean erantzun genion!

Olarteko argazkiak

Maritxu Kajoi eguna Olarten 26/27

Umezaintzako argazkiak

Maritxu Kajoi eguna Umezaintzan 26/27

Uribarriko argazkiak

Maritxu Kajoi eguna Uribarrin 26/27

Santa Teresako argazkiak

Maritxu Kajoi eguna Santa Teresan 26/27