Gure jatorrizko tradizioa bizirik: Gaba Baltza ospatu dugu Ikastolan!
Pasa den ostiralean, urriak 30, Gaba Baltza edo Arimen Gaua ospatu genuen gure Ikastolako hainbat gunetan. Gaba Baltzak hildako senide eta lagunen memoriak duen garrantzia, familiaren eta komunitatearen kohesioa eta gizakiak naturarekin duen lotura erakusten digu. Horrez gain, neguko ziklo berriari ongietorria emateko ospakizuna ere bada.
Garai batean Euskal Herriko baserrietan sasoiko fruitu zein barazkiak janez ospatzen zuten egun hau, gaztaina erreak eta kalabazak esaterako. Haur eta gazteek trapu zaharrez egindako jantziak eramaten zituzten soinean eta baserriz baserri joaten ziren kantuan eta janari eskean.
Euskaldunon aspaldiko tradizio horiek gurera ekarri nahi izan ditugu beste urte batez guneetan ekintza desberdinak aurrera eramanda: guneak apaindu, kukumarru jantzi, gaztaina erreak dastatu, ipuin kontaketak egin, kalabazak hustu eta espazioak argiztatu, kantuan eta dantzan herrira irten…
Mila esker ospakizun hau posible egin duzuen ikasle, irakasle eta familia guztiei! Ederto ibili ginen!
Jarraian argazkiak:
Umezaintza
Uribarri
Olarte
Santa Teresa
Basabeazpi
Jose Arana
Almen
Arimazubi
Gazteluondo








