LH4ko ikasleak Gaztelupen antolatutako ITSASTOLAn egon dira PROI-ari amaiera emanaz

Aurreko astean, Gaztelupeko DBH3ko ikasleek Itsastola interpretazioa zentroa gauzatu zuten. Bertara Arimazubi, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetako LH 4ko ikasleak hurbildu ziren, eta lau esparrutan (Hidrogunea, Gizagunea, Kutsagunea eta Mikrogunea) zehar ibili ziren nagusien azalpenak entzunez eta dinamika anitzetan parte hartuz. Gustura aritu ziren guztiak!

DBH3ko ikasleak Itsasoa gara PROIan murgilduta ibili dira lau astetan zehar, “Nola ikusarazi hurrengo belaunaldiei itsasoaren zaintza gure herritik hasten dela?” galdera gidariari erantzuna emateko. Horretarako, giza jarduerek ur ekosisteman duten garrantziaz eta itsasoan zer ondorio izan ditzaketen ulertu ondoren, azken produktutzat sortu dute Itsastola. Egitasmo honen helburua, itsasoaren zaintza gure herritik hasten dela ikustaraztea eta kontzientzia piztea da. Tartean, Arrasaten antolatutako erreka garbiketa auzolanean ere parte hartu zuen ikasle talde batek hilaren 24an hainbat herritarrekin batera.

Hemen hemen aurkituko dituzue Itsastola eta erreka garbiketa irudi eta bideoak:

2627 Itsastola DBH3 - LH4 GZT
2627 Erreka garbiketa Arrasate GZT