Argitxoren postontziak arrakasta handia izan du Arrasateko txikien artean

Uribarri, Umezaintza, Olarte eta Santa Teresa guneetan Bazarako helburuekin lerrokatuta “Argitxoren postontzia” dinamika jarri dugu martxan. Postontzia Arrasateko auzo, leku eta paraje desberdinetan egon da kokatuta, haurrei eta familiei herriko toponimia modu ludikoan hurbiltzeko helburuarekin. Guneetako familia eta haurrak pista desberdinen bitartez postontziaren kokapena asmatu behar izan dute. Bilaketa horretan, herriko bazterrak hobeto ezagutzeko aukera…

Read More

Korrika 24: Aste osoko egitarau oparoa izan dugu Ikastolan, Korrikari bidea egiteko

Bi urtetik behin ospatzen den Korrikak aztarna sakona uzten du gure Ikastolako egunerokoan. Aurtengo “Euskara gara!” leloa geure-geure egiten dugu, gure izaerarekin eta mundu-ikuspegiarekin bat datorrelako guztiz; horregatik, ekimenari merezi duen garrantzia ematen diogu gune guztietan presente egon dadin.  Astelehen goizaldean hasi genuen bidea, Arimazubiko kideek Genevilla eta Kanpezu arteko 926. kilometroa zeharkatu zutenean, eta…

Read More

Azoka multikulturala “Denok Bat” PROIari amaiera emateko.

3.mailako ikasleok “Denok bat” PROIa landu dugu. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan azoka multikultura bat sortzea izan dira.  Aurreko hilabetean, hainbat gurasoren bisita jaso genuen gelan, beraien kulturaren ezaugarriak gurekin partekatzeko. Jasotako informazioa oso baliagarria izan zaigu azokaren prestaketarako eta oso eskertuta gaude, ekarpen bikainak egin baitzituzten! Aste hontan zehar,…

Read More

Ikastolatik Korrikara goaz!

Ikastolan ohitura bilakatu da Korrikarekin bat egitea, ez bakarrik gure herrietan; baita  Korrikak mapan marrazten duen Euskal Herrian zehar kilometroa hartuta ere.Aurten ere bagoaz, beraz, Araba eta Nafarroa aldera; Genebillatik Kanpezurako bidean, ikastolako profesionalen talde batek egingo du korrika; Azazetako gainean, berriz, ikastolako bigarren hezkuntzako 120 ikasle eta irakasle elkartuko dira, hauek ere euskararen alde…

Read More

Herria Kantari: Ederra bezain euritsua!

Joan den zapatuan, martxoak 14, euria gogotik egin arren, Arrasateko kaleak musikaz eta alaitasunez bete genituen “Herria Kantari” jaialdiaren edizio berriari esker. Eguraldiak ez zuen gure ikasleen gogoa itzali eta, baldintzei aurre eginez, komunitatea doinu herrikoi eta garaikideen inguruan batzea lortu genuen. Izan ere, zapatukoa ederra bezain euritsua izan zen! Aurtengo errepertorioak, azken urteetako bidetik,…

Read More

Karapaixoa egiten ikasteko tailerra Santa Teresan, komunitatea sendotzen jarraitzeko

Ohituren transmisioa bermatzen jarraitzeko asmoz, karapaixoa nola egiten den ezagutarazteko tailer bat antolatu dugu Santa Teresa gunean. Tailer honetara, interesa adierazi duten hainbat familia etorri dira. Tailerrean zehar, karapaixoa zer den ezagutu dugu, beronen jatorria eta euskal kulturan izan duen lekua aztertuz. Ondoren, karapaixoa sukaldatu eta dastatzeko aukera izan dugu. Arratsalde polit bat pasatu dugu…

Read More

“Herria Kantari” jaialdia ospatuko dugu zapatuan

Datorren zapatuan, martxoak 14, gure Ikastolako ikasleek Arrasateko kaleak musikaz eta alaitasunez beteko dituzte “Herria Kantari” jaialdiaren edizio berri bati esker. Eguerdiko 12:00etan hasita, herriko hainbat gune kantu-leku bihurtuko dira, Ikastolako komunitatea eta herritarrak doinu herrikoi eta garaikideen inguruan batuz. ERDU eta BATUko ikasleek hartuko dute parte jaialdian, talde hauetan banatuta: ●     Olarte…

Read More

Martxoak 8: berdintasuna aldarri gure Ikastolan

Martxoaren 8a aurten igandea egokitu denez, Arizmendi Ikastolan Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunak eta aldarrikapenak martxoaren 6ra, ostiralera, aurreratu genituen. Guretzat, berdintasuna ez baita egutegiko egun bakar batera mugatzen; egunero lantzen ditugun balioak dira, eta aurten ere, ikasleek modu berezian ekarri dituzte agerira. Gure ikastolako gune guztiak sormenez eta aldarrikapenez bete dira, berdintasunaren aldeko mezu eta…

Read More

BIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan

Pasa diren asteetan, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. Maila bakoitzak proiektu ezberdin bati heldu dio: 6.mailako ikasleok Korrikarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Korrikaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen,…

Read More

“NIK EZ” PROI-ari amaiera eman diote 6.mailako ikasleek

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, “NIK EZ” proiektuaren baitan, gure eguneroko kontsumo ohituren atzean ezkutatzen diren errealitateak aztertzen aritu dira. Besteak beste, produktuak ekoizten dituzten pertsonen lan baldintzak, soldata duinak jasotzen ote dituzten, ingurumenari eragiten zaion kaltea eta mundu mailako desberdintasun sozialak ikertu dituzte. Horrez gain, publizitateak gure erabakietan duen eragina aztertu ondoren, mezu horiei aurre…

Read More