Arimazubi eta Santa Teresako 4.mailako ikasleak Orion izan dira
Pasa den astean Santa Teresa eta Arimazubi guneko 4.mailako ikasleak ikasturte amaierako irteeran egon ziren Orion. Momentu batzuetan eguraldia lagun izan ez zuten arren, aurreikusitako ekintza guztiak egin zituzten. Kayakean ibili ziren, hondartzan jolastu, itsasargira bisita egin eta Orioko herria ezagutu zuten. Bi guneen arteko harremanak asko sendotu dira eta primeran pasa zuten! Eskerrik asko Txurruka aterpetxeari egindako harreragatik baita Orioko Ikastolari ere aterpea emateagatik! Errepikatzekoa izan da!
Jarraian dagoen bideoan jaso dira egun horietako argazkiak. Gozatu!