Ikasturte amaierako jaialdiak eta 5 urtekoen agurrak izan ditugu ERDUn
Urduritasuna, irribarreak eta hunkidura nagusitu dira ERDUko guneetan ikasturteari amaiera emateko ospatutako ekitaldietan. Gune desberdinetako jaialdiekin batera, Haur Hezkuntzako zikloa amaitu duten 5 urteko ikasleei agur berezia egin diegu.
Ikasturte amaierako jaialdiak izan dira aste honetako protagonista nagusiak. Azken egunotan guneak kolorez eta musikaz jantzi ditugu; gune desberdinetako ikasleek asteetan zehar prestaturiko emanaldiak taularatu ditugu, eta ikasle eta irakasleok elkarrekin ospatu ditugu azken hilabete hauetako ahalegin eta ikaskuntza guztiak.
Familiez leporaino betetako publikoa, txaloak eta argazki kamerarik ez da faltatu. Adin guztietako haurrek beraien talentua eta talde-lana erakutsi ditugu ERDUko komunitate osoari askotariko ikuskizunaz gozaraziz.
Ekitaldien artean, une berezi eta hunkigarrienetako bat Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleei eginiko agurra izan da. 5 urteko taldeko umeek etapa garrantzitsu bat isten dute ERDUn, irailatetik aurrera Lehen Hezkuntzako eraikin eta erronka berriei aurre egiteko. Ziklo bat isten dute baina ate handi bat irekiko zaie datorren ikasturtean.
Argitxo, Otso Benito eta Porrotxinen laguntzarekin, irakasleok banan-banan deitu ditugu haurrak eta oroigarri txiki bat edota beraien ibilbidea jasotzen duen diploma banatu diegu.
Guneetan argi ikusi dugu oporrak modu gogoangarrian hartu nahi izan ditugula!
Basabeazpiko jaialdia
Argitxoren agurra Basabeazpin
Jose Aranako jaialdia
Umezaintzako jaialdia
Umezaintzako 5 urtekoen diploma banaketa
Olarteko 5 urtekoen agurra eta diploma banaketa
Uribarriko 5 urtekoen agurra
Santa Teresako 5 urtekoen diploma banaketa







